Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

KANTALAB. Kantatzeaz gozatzeko abesbatza tailerra.

2025ko Maiatzak 10 - 2025ko Maiatzak 31

Maiatzak 10, 17, 24 eta 31 | 11:00 – 13:00 | Izen-ematea: apirilaren 30era arte

_

KANTALAB. Kantatzeaz gozatzeko abesbatza tailerra | Taldean abestearen plazerra (berr)deskubritzeko irrikitan? Atzoko eta gaurko kantak arnasa betean abesteko aukera baten zain? Poetak Maiatzean jaialdiarekin elkarlanean antolatutako tailer honetan taldean abesteko potentziala aztertzeko aukera izango duzu, zure aurretiko esperientzia edo maila musikala edozein dela ere. Konponketa originalak eta askotarikoak landuko ditugu, mundu guztiak esperientziaz goza dezan. Ane Ruiz de Gordoaren eskutik, Bartzelonako Escola Superior de Música de Catalunya-n koru zuzendaritzan hezia.

Jalgi! Voz Elkarte Kulturala | 2021an jaio zen Gasteizko hiriari eta Arabako Lurralde Historikoari musika bilakatu den hitzaren aukera (amaigabeak) deskubritzeko eta gozatzeko aukera eskaintzeko asmoz. Jalgi! Voz Festival eta Jalgi! Txoir Lab proiektu arrakastatsuen sortzaile eta bultzatzailea da elkartea, ahots-musika herritarrengana hurbiltzeko modu berriak bilatzeko etengabeko misioan.

Poetak Maiatzean | Hunkitu Arte Elkarteak Poetak Maiatzean/Poetak Maiatzean Nazioarteko Poesia Jaialdia antolatzen du 2012tik, Elisa Rueda poetak sortu eta zuzentzen du, poesiaren irakurketa, idazketa eta maitasuna zabaltzeko eta ilusioz beteriko gizarte-ehunaren arteko lotura sortzeko asmoz. Helburu horrekin, ahalegin handia egiten da poesia gizarte osora hurbiltzeko: gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonak, haurrak eta gazteak, adinekoak, merkatariak, ikasleak eta unibertsitarioak, besteak beste.

_______________

IZEN-EMATEA

_______________

 

Xehetasunak

  • Hasiera: 2025ko Maiatzak 10
  • Amaiera: 2025ko Maiatzak 31
  • Ekitaldiaren Kategoria:
Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.