Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

EUSKALDUNENTZAKO JABETZE ESKOLA | Gaitasunak eta hiztun kategoriak

Rosa Ramos

IKASTAROA

Azaroak 24 | 18:00
IAK_AGENDA2026_EJE

*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.

GAITASUNA ETA KALITATEA | Iñaki Iurrebasoren tesiaren bidetik, hizkuntza-gaitasunaren auzia indartsu mahaiganeratu da azkenaldian. Hiztunaren erabakimen propiotik haratago beste baldintza batzuk ere badaudela bagenekien (ingurune erosoak, aldekoak…), baina, bereziki Gasteizkoa bezalako eremu soziolinguistikoetan, hiztun bakoitzak euskaraz egiteko duen gaitasunak (erraztasunak?) asko baldintzatzen du bakoitzaren erabilera.

Horrekin batera, euskararen kalitatearen auziak, aspaldikoa izanik, ezaugarri berriak hartu ditu (euskainolaren hedadura azkarra eta normalizazioa hor dago, adibidez).

Gakoa da euskara gaitasuna Gasteizen? Hala bada, zer egin dezake mugimendu euskaltzaleak horren aurrean? Eta nola jokatu gure hiztunen (bereziki gazteen) euskara kalitatearekin? Zein izan daitezke irizpiderik egokienak?

Bestalde, gaitasunekin lotutako hiztunen kategorizazio jakin bat indartzen ari da eta, batera, hizkuntza komunitatearen barne loturak ahultzen ari dira. Naturalizatutako zenbait sinesmen eta jokabide agerian jartzea gaitasun+erabilera binomioa indartzeko modua izan daiteke.

Hizlari gonbidatua:

  • Rosa Ramos Alfaro (Uharri Soziolinguistika Aplikatua).

_

EUSKALDUNENTZAKO JABETZE ESKOLA | Gasteizko Euskaldunentzako Jabetze Eskolak III. Edizioa izango du 2026-2027 ikasturtean. Mugitzen, hizkuntza-menperakuntzarako estrategiak detektatzen, eta, beraz, “kateak sentitzen” jarraituko dugu oraingoan ere.

Jabetze eskolen jatorria, dakigunez, mugimendu feministan dago. Gizartean dagoen egiturazko zapalkuntza atzematen eta horren aurreko erresistentzia praktikan jartzen bide-erakusle da feminismoa, eta, halaxe da, baita hizkuntzaren arloan lanean ari garenontzat ere. Euskaldunok badugu gure inguruan zer ezagutu eta hausnartu, eta badugu mugitu beharra, lotzen eta mugatzen gaituzten egoerak eta baldintzak eraldatu nahi baditugu, behinik behin.

Aurreko bi edizioek erakutsitako bidean, helburu berberekin jarraituko dugu: Gasteizko eta inguruko euskaldunok geure burua jantzi, alor ezberdinetan eraginkorragoak izateko; jabetu, ahaldundu, eta ondorioz, jendartea eraldatu; euskararen normalizazioak eta biziberritzeak alor ezberdinetan behar dituen funtsezko gakoak adituengandik zuzenean ezagutu; euskararen soziolinguistika hobeto ezagutu eta horretan sakondu…

Ikasturte berriaren helburutzat dugu, era berean, antolatutako lau saioetan jasotakoa Gasteizko euskalgintza osatzen duten eragileentzat erabilgarri egitea. Hori kontuan hartuta diseinatu dugu programazioa: aldaketa-prozesu sozialak aztertu, eremu urbanoetan euskararen aldeko mugimenduak dituen bereizgarriak identifikatu, justizia sozialaren esparruari erreparatu, eta euskararen gaitasunaren eta kalitatearen auziaz aritu nahi dugu. Gasteizko euskaldunentzako eta euskalgintzan ari direnentzako jabetze eskola izan nahi du aurtengo edizioak.

> Eskolaren dinamizatzailea Manex Agirre Arriolabengoa izango da.

Laguntzaileak

Laguntzaileak

Xehetasunak

  • Data: Azaroak 24
  • Ordua: 18:00
  • Ekitaldiaren Kategoria:
Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.