Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

IGNACIO ALDECOA IPUIN JAIALDIA | Ipuin idazketa tailerra

Joxe Mari Iturralde

IKASTAROA

Azaroak 18 | 18:00
IAK_Agenda_idazketa tailerra

*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.

Adina: 16 urtetik gora

Data: 26/11/18 – 27/05/19

 

Ignacio Aldecoa Kultura Etxearen eta Izaskun Arrue Kulturgunearen arteko lankidetzari esker, eta Ipuin Literarioen Nazioarteko Jaialdiaren baitan, ipuinak idazteko tailer hau aurkezten dugu.

Joxemari Iturralde izango da ikastaro honen protagonista. Idazleak ipuingintzan interesa duten idazle hasiberrientzako gakoak eta ezagutzak partekatuko ditu.

Gehienez 20 plaza egongo dira. Plazak izena emandako hurrenkeraren arabera esleituko dira. Parte-hartzaileek 16 urtetik gorakoak izan behar dute. Izen ematea urriaren 26an irekiko da.

Saioen egutegia:

Tailerra 10 saiotan egingo da. Lehenengo 3ak Izaskun Arrue Kulturgunean izango dira, eta gainerako 7ak Ignacio Aldecoa Kultura Etxean. Tailerra azaroan hasi eta maiatzean amaituko da. Saio guztiak asteazkenetan izango dira, arratsaldeko 6etan. Hau da egutegia:

IAK-n: Azaroak 18, azaroak 25, abenduak 16

Aldecoa Kultur Etxean: Urtarrilak 13, otsailak 10, otsailak 24, martxoak 17, apirilak 14, maiatzak 5, maiatzak 19

JOXEMARI ITURRALDE | Euskal literaturan ezinbestekoa eta ibilbide luzekoa, Pott Bandaren kide sortzailea izan zen 70eko hamarkadan. Eleberriak, kontakizun laburrak, haur eta gazte literatura, musikarako testuak zein prentsarako artikulu ugari argitaratu ditu. Horrez gain, beste hizkuntza batzuetatik euskarara itzulpenak ere egin ditu. Bere olerkietako asko hainbat abeslarik, taldek eta abesbatzak kantatu eta grabatu dituzte.

—

ALDECOA IPUIN JAIALDIA | Narrazio laburrari eskainitako jaialdi hau 2024. urtetik ospatzen da Gasteizen. Bertako zein nazioarteko ahots garrantzitsuak biltzen ditu, irakurketak, solasaldiak eta bestelako ekimen mota batzuetan. Ezinbesteko topagunea bilakatu da ospatu diren hiru edizioetan.

 

IZEN-EMATEAK URRIAREN 26AN IREKIKO DIRA**

Laguntzaileak

Laguntzaileak

Xehetasunak

  • Data: Azaroak 18
  • Ordua: 18:00
  • Ekitaldiaren Kategoria:
Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.