AURKEZPENA
*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.
ERRE elkarteak bere egitasmoaren aurkezpen musikatua egingo MICE-ren eskutik azaroaren 19an, osteguna, IAKn (Izaskun Arrue Kulturgunea).
Musikariak eta musikazaleak elkartzea du helburu, ohiko streaming zerbitzuen aurrean bestelako eredua proposatuz.
Beran sortutako ERRE proiektua musikariek, kolektiboek eta entzuleek osatutako komunitate autogestionatua da. Musikaren industriako prekaritateari eta plataforma handien menpekotasunari aurre egin nahi dio, artisten eta musikazaleen arteko harreman zuzena eta elkarlana sustatuz.
Egitasmoaren lehen urratsetako bat Erreproduktorea izan da, publizitaterik eta algoritmorik gabeko streaming plataforma. Bertan, musikariek eta kolektiboek euren katalogoak kudeatzen dituzte, bitartekaririk gabe. Horrez gain, salmenta zuzena, deskarga digitalak eta komunitatearen parte-hartzea bultzatu nahi dituzte. Gasteizko aurkezpenean, ERRE elkarteak musikaren kontsumotik harago doan eredu honen nondik norakoak azalduko ditu.

Oharrak:
Doako ekitaldia