Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

BAGARE. Arabako kultura estrategia euskaltzaleak sustatzeko ikerketa beka

2024ko Irailak 9 - 2024ko Azaroak 10

BAGARE. Arabako kultura estrategia euskaltzaleak sustatzeko ikerketa beka deialdiaren xedea lurraldeko euskararen normalizazioan eta biziberritzean eragina izango duten estrategia kulturalak eraikitzen lagunduko duen ikerketa bat diruz laguntzea da.

Arabako euskararen biziberritzearen egoera zehatza eta haren berezkotasunak abiapuntu hartuta, BAGARE deialdiak euskararen eta euskal kulturaren arloetan ikerketa bat sustatzearen helburuari heltzen dio. Hori dela eta, Euskal Herriak bizi, lan egin edo ikasten dutenen ikerketak bilatuko dira. Ikerketaren ondorio gisa, etorkizun hurbil batean euskal kulturak Araban izan ditzakeen sustapen estrategiak, aplikazio metodologiak, programa proposamenak edo begirada berritzaileak proposatu beharko dira.

Ikerketa deialdira aurkezteko epea 2024ko azaroaren 10era arte egongo da zabalik eta hautatzen den ikerketa proiektua garatzeko ordainsariak. 4.000€ko zuzkindura izango du, ikerketa sei hilabeteetan garatu behar delarik.

Oinarriak HEMEN

Izen ematea HEMEN

 

Xehetasunak

  • Hasiera: 2024ko Irailak 9
  • Amaiera: 2024ko Azaroak 10
  • Ekitaldiaren Kategoria:
Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.