Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

ELKAAR ENSEMBLE + MAREN URKIZA | BATERA deialdiaren lanen aurkezpena

AURKEZPENA

Urriak 30 | 19:00
IAK_Agenda_BateraAurkezpena

BATERA. KULTUR PROIEKTUAK ELKARREKIN | Deialdiaren emaitzen aurkezpena | IAK-k eta Gauekoak programak elkarlanean egiten duten deialdi hau Euskal Herrian bizi, ikasi edo lan egiten duen 16-30 urte bitarteko gazteei zuzendutako deialdia da Batera. 2026koa 6. edizioa izan da. Gazteen artean euskaraz garatuko diren kultur proiektuei bultzada ematea du helburu. Itsulapikoa.eus plataformarekin elkarlanean crowdfunding kanpaina bat eta haren komunikazioa antolatzen lagunduko diete. Edozein ideiak balioko du, euskarazko kultur sorkuntza elikatzeko izango bada: liburu edo disko bat argitaratu, jaialdi bat antolatu, App bat sortu, podcast bat martxan jarri, erakusketa bat egin, bideo-jolas bat garatu, euskarazko lelodun kamisetak egin, sare sozialetarako edukia sortu…

 

MAREN URKIZU | Marenek umeei zuzendutako Gaueko mahai jokoa aurkeztuko du. Ipuinak, mitologia, aitzinako pertsonaiak topa ditzakegu mahai joko hezitzaile eta dibertigarri honetan. Helburua, etxeko txikien artean irakurtzeko zaletasuna hedatzea.

 

ELKAAR ENSEMBLE | Herri Hotsak diskoa da Batera deialditik atera den bigarren proiektua. Haize boskoteentzako idatzitako euskal musikagile desberdinen piezek osatzen dute haien lehen lana.

Bi proiektu hauek garatzeko orduan, zailtasunak, sormen prozesuak, ekoizte lanak eta abar nolakoak izan diren kontatuko digute. Horretaz gain, bai mahai jokoa bai diskoa eskuratzeko aukera egongo da.

Doako ekitaldia

Xehetasunak

  • Data: Urriak 30
  • Ordua: 19:00
  • Ekitaldiaren Kategoria:
Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.