Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

BARIAZIOAK eta SAN SIMON 62 | Laburmetraiak

Lur Olaizola, Irati Gorostidi eta Mirari Echávarri

Zinema

Apirilak 21 | 19:00

*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.

__

BARIAZIOAK | Lur Olaizola | Maite, Unai eta Merche Aliciaren koadernaketa ikasleak dira. Liburuen bizitza luzatzeko orriak pegatu, josi eta mozten dituzten lantegi bat partekatzen dute. Bakoitzak bere liburuan lan egiten duen bitartean bizitzari, doluari eta hauen bariazioen inguruan hitz egiten dute.

San Simon 62 | Irati Gorostidi eta Mirari Echávarri | 80ko hamarkadan, Lizasoko komentua Arco Iris komunitatearen egoitza izan zen. Eraikinaren hormak lorez apainduak zeuden orduan eta bertako aretoetan new age praktika katartikoekin esperimentatzen zen topaketa jendetsuetan.

Gaur egun garai haren arrastoak ez dira antzematen. Filmaren egileak euren amen testigantzak erakarrita hurbiltzen dira Lizasora; frankismoaren ondorioak alde batera utzi eta aro berriaren erronkei aurre egin nahian gerturatu baitziren haiek komunitatera.

_____________________

SARRERAK EROSI

_____________________

 

Oharrak:

  • Jarduerak eserleku mugatuak izango ditu.
  • Eserlekuak ez dira zenbakidunak izango eta iritsiera-ordenaren arabera beteko dira.
  • Eserlekuak betetzean, gainerako ikusleek ikuskizuna zutik gozatu ahal izango dute.

Xehetasunak

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.