ZINEMA
*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.
SUSTRAIETATIK ESPAZIORA DOKUMENTALA | 2013an ospatu zuen Errigorak lehen Euskarari Puzka kanpaina, Nafarroa erdi eta hegoaldeko euskalgintzak bizi zuen larritasun ekonomikoaren aurrean Euskal Herri osoko elkartasuna ehuntzea helburu zuena. Hamahiru urte beranduago, beharrak hor dirau. Hala ere, hamar urteko bidean erein diren haziak ere hasiak dira loreak ematen. Dokumental honen bitartez, Errigoraren jarduna eta hausnarketak barrutik ezagutuko ditugu: kontserba-etxeko produkzio-lerrotik hasi eta euskararen aldeko Santxikorrota lasterketaraino. Hamaika bilera, auzolan, banaketa, ezintasun… begibistan.
ERRIGORA | Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen herri-ekimena da, Nafarroa hegoaldean eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragitea helburu duena. Horretarako, bertako elikagaiei Euskal Herrian bidea ematen die, euskaratik, euskararentzat eta euskaraz.
Herritar, nekazari, ekoizle, euskaltzale eta kontsumitzailez osatutako sare anitz baten elkarlanari esker, Nafarroa eta Euskal Herria elkarrengana hurbildu nahi ditu.
Horretarako, udazkenero, Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina antolatzen du: Nafarroa hegoaldeko produktuz osatutako saskiak milaka etxetara eramaten ditu, eta saski bakoitzaren balioaren %25 bertako euskalgintzari bideratzen dio. 2013an hasi zenetik, eskaintza aldatu egin da, eta gaur egun hiru saski mota daude aukeran.
Oharrak:
Doako ekitaldia