Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

EUSKARA PANTAILA HANDIAN | Karmele

Zinema

Martxoak 18 | 10:00

*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.

__

Ordua: (Bi saio) 10:15 eta 17:45

__

Asier Altuna | 2025 | Euskal Herria | 114 min

KARMELE | Euskadi 1937. Karmele eta haren familia Frantzian erbesteratzen dira, gerraren ondorioz etxetik kanporatuak izan ondoren. Han, Karmelek erbesteko euskal enbaxada kulturalaren proposamena jasotzen du, dantza- eta musika-ikuskizunen bitartez gerraren kontra borrokatzeko. Bertan, Txomin ezagutzen du, tronpeta-jole profesional bat, eta harekin maitemintzen da. Denboraldi batean Venezuelan bizi ondoren, bikotea etxera bueltatzen da, kendu zieten guztia berreskuratzeko esperantzarekin.

Euskara Pantaila Handian | Euskara Pantaila Handian egitasmoa Izaskun Arrue Kulturguneak eta Gasteizko Hegoalde Euskaltegia, Udaberria Euskaltegia eta IKA euskaltegiak elkarlanean antolatzen duten jarduera da. Hauen bitartez, euskarazko pelikulak pantaila handian ikusteko aukera luzatzen zaie Gasteizko euskaltegietako ikasleei eta proiekzioarekin batera unitate didaktiko bat lantzen dute.

Oharrak:

  • Euskaltegietako ikasleentzako jarduera itxia

Xehetasunak

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.