Skip to main content

MUINA deialdiaren hirugarren edizioa zabaldu da IAKn. Proposamen-poltsa bat sortzeko asmoa duen deialdi ireki honen bidez, Araban prestaturiko kultura-egitasmoak jaso, hautatu eta 2027an zehar eskainiko dira, kulturguneko programazioaren bizkar hezurra osatuz. Izena emateko epea 2026ko ekainaren 1etik uztailaren 31ra arte izango da.

Lazarraga Kultur Elkarteak Izaskun Arrue Kulturgunean Muina izeneko proposamen-poltsaren deialdi berria aurkeztu du, Arabako euskarazko kultura-sorkuntza sustatzeko helburu argiarekin. Deialdi hau adin nagusiko arabar guztiei zuzenduta dago. Parte-hartzaileek banaka edo taldeka aurkeztu ditzakete beren ideiak eta proposamenak.

Muina, euskaraz, zerbaiten zatirik barnekoena da, eta horixe izan nahi du deialdi honek: Izaskun Arrue Kulturgunearen muina bera osatuko duten kultur egitasmoak hautatu eta programatzeko tresna. Ideia hori oinarri hartuta, MUINA egitasmoak IAKren bizkar-hezurra izan nahi du. Deialdiaren logoan grafikoki adierazten den moduan, eraikineko antzokiko zutabeetatik abiatu, kulturguneko programazioa egituratuko duten ornoak sortzeko, espazio fisikoa eta edukia batuz.

Abiapuntu honetatik zazpi proposamen bilatzen dira oraingoan: hiru ikuskizun (kontzertu bat, antzezlan bat eta gainontzeko arte bizietako beste bat), ikus-entzunezko proiekzio bat, hitzaldi bat, ikastaro bat eta lantegi bat. Aukeratutako proposamen bakoitzak, formatuaren arabera, ordainsari ekonomikoa jasoko du eta 2027an gauzatuko dira Izaskun Arrue Kulturgunean, euskaraz eta bertako baliabideak erabiliz.

Izena emateko epea 2026ko ekainaren 1etik uztailaren 31ra arte egongo da zabalik. Parte-hartzaileek inprimaki honen bidez egitasmoaren deskribapen laburra, formatua eta bestelako eranskin lagungarriak (irudiak, bideoak, gidoiak…) aurkeztu behar dituzte.

Muina deialdia Izaskun Arrue Kulturgunearen lan-ildo estrategikoen barruan kokatzen da: sorkuntza bultzatzea, euskal kulturaren erakusleiho izatea, prestakuntza eskaintzea, hausnarketa sustatzea eta kultur bizipen gozagarriak eskaintzea. Helburua, jarduerak programatzetik harago, tokiko sortzaileei beren ibilbidean laguntza ematea, eta euskararen erabilera kulturaren bidez sustatzea da.

Informazio osoa, oinarriak eta izen-ematea esteka honetan aurkitu daitezke.

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.