KONTZERTUA
*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 ERABILI DAITEKE.
__
Euskarazko folk-rock musika taldea. Abetxukon (Gasteiz) sortu zen 2019an El Pez Estudioetan.
“Bakardadeak garaitu zituenak” izan zen beraien lehen diskoa eta ikuskizuna Ispaster, Lekeitio, Gasteiz, Zigoitia, Murgia, Laudio eta beste herri batzuetan aurkeztu zutena. Bertsolarien eta balet- dantzarien laguntzarekin Ameriketara bizimodu hobe baten bila joan ziren artzainen omenez, nahiz eta haien istorioak ez ziren beti ondo amaitu.
Gaur egun formatu txikiko kontzertuak ere eskaintzen dituzte beren musika ezagutarazteko. Orain bigarren diskoa aurkeztera datoz IAK Kulturgunera, “Ez dugu erremediorik” izenekoa.
Musikari beteranoek osatzen dute taldea: Alberto De la Casa baxuan, Nando De la Casa teklatuan, Alfonso Rojo “Gorri” baterian, Felipe Zelaieta gitarra akustikoan, Mikel Lacalle ahotsa eta gitarran, eta Jose A. Elu gitarra elektrikoan.
Oharrak: