Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

OLAIA INZIARTE AKUSTIKOAN

KONTZERTUA

Abenduak 4 | 21:00
IAK_Agenda2026_OlaiaInziarte

*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.

Olaia Inziartek zuzeneko hurbila, intimoa eta zaindua eskaintzen du, espazio eta formatu desberdinetara egokitzen dena. Horren erakusgarria izango da IAK – Izaskun Arrue Kulturgunean emango duen kontzertua, oraingo honetan, formatu txikian eta akustikoan. Aukera ezin hobea azken urteotan gure eszenan gehien hazi den artistetako bat ikusteko; berrikuntza eta sentsibilitatea uztartzen dituen proposamen propioa finkatzen ari dena. Olaia Inziarteren musikan, euskara eta egunerokoaren hitzak dira erdigunea, zaurgarritasunaren indarra eta egiaren bilaketa etengabean aritzen.

Olaia Inziarte | Abeslari eta kantugile nafarra da, euskarazko eszenako ahots bereizgarrienetako bat. Bakarkako ibilbideari hasiera eman zion Lehengo Lepotikan Burua (2022) diskoarekin, non folk ukituak eta elektronika nahastu zituen, giro intimo eta gertukoa eraikiz. Disko honekin MIN sarietan Euskaraz egindako disko onenaren izendapena jaso zuen. 2025ean Zerrautsa eta Zura kaleratu ditu: natura eta barne-mugimendua ardatz dituen lana, “zura” sendotasunaren ikur eta “zerrautsa” hauskortasunaren arrasto gisa ulertuta. Ahots gozo bezain indartsuarekin, melodia garbiak eta erritmo minimalistak ehuntzen ditu, testu zainduen eta emozio zuzenen eskuetara.

Oharrak: Ikusleek ikuskizunaz zutik gozatu ahal izango dute.

Xehetasunak

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.