IKUSKIZUNA
*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 ERABILI DAITEKE.
PUNPAIREZ. Asko pentsatu gabe, freskotasunetik jotzen duen ikuskizuna. Pilota munduan erabiltzen den hitz hau Euskal Herriko lehen zuzeneko Late Night Show-aren izena ere bada. Gaueko ikuskizun bizi, arin eta trebea: umorea, musika, bakarrizketak eta elkarrizketak, dena nahasian eta bapatean, publiko aurrean eta zuzenean.
Lau kidek osatzen dute taldea: June Gabarainek musikaren gidaria izango da, Maria Blanco aurkezlea, Xabin Fernandez bazterrak nahastuko ditu jende artean, eta Antonio Iriarte zuzendariak berak ere parte hartzen du, pertsonaia desberdinen karikaturizazioaren bidez.
Podcast honek bere tokia egin du NAIZ Irratiaren asteroko programazioan, eta Euskal Herriko hainbat herri eta hiri bisitatu ondoren, Punpairez late night showak, IAK-Izaskun Arrue Kulturgunea bisitatuko du. Gonbidatuak, ohi bezala, aurrerago argituko dira. Adi gure sareetara!
Oharrak: