Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

FIAR JAIALDIA | PUPA PUPITA PUPILA

Ikusmen-masajea performance esperientzia

IKUSKIZUNA

Azaroak 12 | 12:00
IAK_Agenda_PupaPupitaPupila

*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.

12 urtetik aurrera

PUPA PUPITA PUPILA. IKUSMEN MASAJE BAT | Idoia Zabaletaren Pupa Pupita Pupila ikusmenaren inguruko esperientzia performatibo berezia da, pertsonaz pertsonako topaketa batean oinarritua. Antzokira iritsitakoan, ohatila batean etzateko gonbita jasoko duzu, eta, begiak itxita, ukimenaren, soinuaren eta gorputzaren bidezko bizipen batean murgilduko zara. Ikerketa artistiko luze baten emaitza da, gorputza hautemateko eta sentikortasuna lantzeko tresna gisa aztertzen duena. Gelditu, begiak itxi eta ikusmena beste modu batean bizitzeko gonbidapena.

FIAR FESTIBALA | Harremana sorkuntza artistikoaren erdigunean jartzen duen jaialdia da. Hemen, artea ez da amaitutako obra bat ikustea soilik: parte hartzea, besteekin konektatzea eta esperientziak partekatzea ere bada. Arte garaikidearen bidez, diziplinen arteko mugak lausotzen dituzten proposamenak eta elkartzeko nahiz hausnartzeko espazioak eskaintzen ditu. Konfiantza, elkar zaintza eta kolektibotasuna ditu ardatz, eta tokiko zein nazioarteko artista, proiektu eta eragileen arteko harremanak sustatzen ditu. FIAR komunitate baten parte izateko eta artea beste modu batean bizitzeko gonbidapena da.

Oharrak:

  • Pase bakoitzean, 2 pertsonentzako ikusmen-masajea eskeiniko da.
  • Parte-hartzaileei oinetakoak kentzea eskatuko zaie.
  • Esperientziak 65 minutuko iraupena du.

Laguntzaileak

Laguntzaileak

Xehetasunak

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.