Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

ELHUYAR | BASOKO AZTARNAK TAILERRA

FAMILIA JARDUERA

Urriak 24 | 17:00
IAK_Agenda_FamiliaJarduerak_Elhuyar

*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.

BASOKO AZTARNAK | Basoa sekretuz beteriko lekua da… Eta animaliak ikusi gabe ere han ibili direla jakin daiteke! Tailer honetan, gazteak benetako natur ikertzaile bihurtuko dira: animalien oinatzak eta bestelako aztarnak aztertuko dituzte, arrasto bakoitza zein animaliarena den asmatzen saiatuko dira, eta basoko bizimodua hobeto ezagutuko dute. Amaitzeko, animalien oinatzen eta gorotzen erreplikak sortuko dituzte, etxera benetako esploratzaile baten oroigarria eramanez.

_

ELHUYAR STEAM | Elhuyarrek urte luzez antolatu eta gidatu ditu zientzia- eta teknologia-tailerrak, jakin-mina, esperimentazioa eta parte-hartzea sustatzen dituzten jarduerak eskainita. Esperientzia horren bidez, euskaratik, teknologiaz eta ezagutzaz baliatuz eta zientzia zabalduz, gizarte aktibo, kritiko eta berdinzalea eraikitzen laguntzen du.

Oharrak: Jarduera honetan umeek bakarrik hartuko dute parte, guraso edo helduen laguntzarik gabe.

Xehetasunak

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.