Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

AFRIKALDIA | AFTER THE LONG RAINS

FAMILIA JARDUERA

Urriak 18 | 12:00

*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.

*8 urtetik gora

AFRIKALDIA | Afrikako zinemagintza eta kultura garaikidea ezagutarazteko eta kulturartekotasuna sustatzeko jaialdia da, zinemaren bidez bestelako errealitate eta begiradak hurbilduz.

Afrikaldia heldu baino lehen, 8 urtetik gorako haurrentzako jarduera berezia egingo dugu. After the Long Rains filma ikusi aurretik, Aisharen istorioan murgiltzeko dinamika batzuk egingo ditugu. Ondoren, filmaz gozatuko dugu eta, amaitzeko, eskulan eta hausnarketa jarduera egingo dugu, gure ametsak partekatzeko.

AFTER THE LONG RAINS | Aisha hamar urteko neska da. Bere ametsa? Europara joatea eta aktore izatea. Horretarako, arrantzale bihurtzea erabakitzen du, itsasontziz Europara bidaiatu ahal izateko. Baina bere amaren ustez, arrantza gizonen kontua da. Aishak, hala ere, ez du amore emango eta bere ametsaren alde borrokatuko du.

Aisharekin batera, bere ametsa lortzeko abenturan murgilduko gara. Eta bidean ametsen, ausardiaren eta oztopoak gainditzearen inguruan hausnartuko dugu.

Oharrak: Jarduera honen helburua familia esparruan euskara sustatzea da. Ondorioz, helduek ere jardueraren osotasunean parte hartu beharko dute. Heldu bakoitzeko bi ume etorri ahalko dira gehienez. Umeek soilik ordainduko dute tailerra, gurasoen sarrera doakoa izanik. Gurasoei ez zaie euskara mailarik eskatuko. Nork bere egunerokotasunean erabiltzen duena baino pausu bat gehiago ematea izango da saioaren helburua.

Laguntzaileak

Laguntzaileak

Xehetasunak

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.