Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

AITOR ARANA | ARABAKO EUSKARA, GASTEIZKO ALDAERA

Iñaki Lazkanoren gidaritzapean

AURKEZPENA

Abenduak 16 | 18:00
AITOR ARANA | ARABAKO EUSKARA, GASTEIZKO ALDAERA

ARABAKO EUSKARA. GASTEIZKO ALDAERA | Gasteiz aldeko euskara nahikoa ondo dokumentaturik dago. Bertako euskal toponimia oparoa da eta, Nicolao Landuchiori eta hainbat herritarren bilketa lanari esker, gure udalerriko eta inguru hurbileko euskara ikusi eta ikasi egin dezakegu gaur. Liburu honen egileak material hori guztia bi norabideko hiztegian (euskalkia – euskara batua, euskara batua – euskalkia) eta gramatika txiki batean bildu eta aurkeztu ditu, gaur egungo euskaldunei bertako euskara nolakoa den jakitea errazteko.

AITOR ARANA LUZURIAGA | (Legazpi, 1963) idazlea, hizkuntzalaria eta itzultzailea da. Euskarazko haur eta gazte literaturan lan oparoa egin du, eta eleberriak, antzerkiak nahiz hizkuntzari buruzko hainbat ikerketa argitaratu ditu. Bereziki euskararen euskalkiak aztertu ditu, eta arlo horretan erreferentziazko hainbat lan kaleratu ditu. Bere ibilbidean zehar hainbat literatura-sari jaso ditu.

Oharrak:

  • Jarduerak eserleku mugatuak izango ditu.
  • Eserlekuak ez dira zenbakidunak izango eta iritsiera-ordenaren arabera beteko dira.

Doako ekitaldia

Xehetasunak

  • Data: Abenduak 16
  • Ordua: 18:00
  • Ekitaldiaren Kategoria:
Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.