Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

HALA BEDI SESSIONS IAKn | ESTOLDETAN

KONTZERTUA

Irailak 23 | 18:30
IAK_Agenda_HalaBediSessions

*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.

HALA BEDI SESSIONS IAKn | Hala Bedi Sessions zuzeneko musika saioak dira, oraingoan IAK Kulturgunean grabatuko direnak, Hala Bedi Irratia-rekin elkarlanean. Proiektu honen helburua artista eta talde ezberdinak elkartzea da, formatu intimoko emanaldi laburren bidez, kalitatezko grabazio batean eta giro berezian. Saio hauek, streaming plataformen bidez zabaltzen dira publiko zabalago batengana iristeko.

Saioak edukiera mugatua izango du, eta izena emateko inprimakia bete beharko da.

__

ESTOLDETAN | Gasteizko rock talde gaztea da, 2008an jaiotako Lander Alkorta (gitarra) eta Oihan Finke (bateria eta ahotsa) musikariek osatua. Gaztetatik rock gogorraren eszenan murgilduta, hainbat agertokitan jo dute dagoeneko, besteak beste, Gasteizko Txosnetan eta Zabalganako jaietan. Gazteak izan arren, zuzenekoetan aritzeko aukera izan dute jada, eta Gasteizko musika-eszenan lehen urratsak ematen ari dira.

Oharrak:

  • Jarduerak eserleku mugatuak izango ditu.
  • Ikuskizunaz gozatzeko aukera izen ematearen bidez egingo da.

Laguntzaileak

Laguntzaileak

Xehetasunak