Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

IAKantuan | ZIKLOA

KONTZERTUA | IKASTAROA

Urriak 6 - Abenduak 17
IAKantuan2026

Udazkenarekin batera, IAKantuan programa berria aurkezten dugu. Ahotsa eta kantuari eskainitako ziklo berri honetan, honen inguruko jarduera desberdinak izango ditugu.

Batetik, Kantalab ikastaroa antolatu dugu. Urriaren 6an hasita, asteartero, 18:30ean, taldean abestearen plazera deskubritzeko aukera izango dugu, Irene Cuestaren eskutik. Interesa izan dezaketenentzat, berdin du maila, berdin du esperientziak. Kantatzeko nahiak bakarrik kontatzen du.

Eta ikastaroarekin batera, bi abesbatza desberdinen emanaldiak ere izango ditugu; urrian zehar Amalur abesbatza, eta azaroan, Nomaziak. Ikastaroan izena ematen duten ikasleek, bi emanaldietara joateko aukera izango dute, gonbidapenen bitartez.

Hauek dira programa osatzen duten jarduerak:

Kantalab ikastaroa:

Urriak 6 – Abenduak 15

Asteartero, 18:30ean

Matrikula: 70 € (60 € murriztua)

Izen-ematea

Amalur abesbatza:

Urriak 15, 19:00etan

Sarrerak

Nomaziak abesbatza:

Azaroak 22, 19:00etan

Sarrerak

 

Etorri gurekin eta gozatu kantuaz eta kantatzeaz!

Xehetasunak

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.