Gogoeta Foro Partehartzailea
JARDUNALDIAK, HITZALDIAK ETA IKASTAROAK
Zer esan nahi du irakasle izateak Euskal Hezkuntza Sisteman? Galdera horri erantzuten hasi ginen 2025eko azaroaren 8an Gasteizen. Jasotako ekarpen aberatsei tiraka, gure gogoetan beste urrats bat egingo dugu orain, paradigma-aldaketari bide emanez.
Irakaslearen identitate profesionaletik harago, ikastetxearen eta hezkuntza-sistemaren identitate kolektiboan jarriko dugu arreta, identitate horretan eragiteko beharrezko elementuak elkarrekin identifikatzeko.
Foro honek aukera eskainiko du ikastetxea euskara eta euskal kulturaren transmisioan zein irakasleen garapenean subjektu aktibo gisa kokatzeko.
—
EGITARAUA:
09:00 – Harrera
9:30 – Irekiera eta foroaren aurkezpena
Begoña PEDROSA. Eusko Jaurlaritza (eu)
Beatriz AKIZU. Eusko Ikaskuntza (eu)
9:45 – Aurkezpena: Eztabaida eta gogoetarako markoa
10:15 – Gogoeta parte-hartzailea: Gogoeta markoari kontrastea eta ekarpenak
11:00 – Atsedenaldia
11:30 – Gogoeta parte-hartzailea: Ikastetxea subjektu aktibo gisa ulertzea eta ikuspegian sakontzea.
Dinamikaren aurkezpena eta azalpena: EMUN
Talde dinamikak bukatuta, jasotako ondorioak osoko bilkuran partekatuko dira.
13:30 – Itxiera eta agurra
Begoña PEDROSA. Eusko Jaurlaritza (eu)
Beatriz AKIZU. Eusko Ikaskuntza (eu)