Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

EUSKALDUNENTZAKO JABETZE ESKOLA | Euskalgintza eta eraldaketa soziala

Iñigo Retolaza eta Beñat Irasuegi Ibarra

IKASTAROA

Urriak 13 | 18:00
IAK_AGENDA2026_EJE

*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.

—

EUSKALGINTZA ETA ERALDAKETA SOZIALA | Euskalgintzak eraldatzailea izatea du helburu: aldaketa sozialak “probokatzea” da bere egitekoa. Herritarren arteko harremanak ditu langai.

Beraz, nola artikulatu, elkarlotu, egituratu… daiteke Gasteizko euskalgintza, aldaketa/eraldaketa hori hirian gauzatzeko? Zein litzateke mugimendu edo eragile bakoitzaren funtzioa, eta nola egin osagarri funtzio hori, gainerakoekin?

Hizlari gonbidatuak:

  • Iñigo Retolaza Eguren (Elkarrizketa prozesuetan dinamizatzailea, Gernika Gogoratuz taldearen kolaboratzailea).
  • Beñat Irasuegi Ibarra (Kooperatibista, burujabetza anitzei lotutako prozesuen sustatzailea).

EUSKALDUNENTZAKO JABETZE ESKOLA | Gasteizko Euskaldunentzako Jabetze Eskolak III. Edizioa izango du 2026-2027 ikasturtean. Mugitzen, hizkuntza-menperakuntzarako estrategiak detektatzen, eta, beraz, “kateak sentitzen” jarraituko dugu oraingoan ere.

Jabetze eskolen jatorria, dakigunez, mugimendu feministan dago. Gizartean dagoen egiturazko zapalkuntza atzematen eta horren aurreko erresistentzia praktikan jartzen bide-erakusle da feminismoa, eta, halaxe da, baita hizkuntzaren arloan lanean ari garenontzat ere. Euskaldunok badugu gure inguruan zer ezagutu eta hausnartu, eta badugu mugitu beharra, lotzen eta mugatzen gaituzten egoerak eta baldintzak eraldatu nahi baditugu, behinik behin.

Aurreko bi edizioek erakutsitako bidean, helburu berberekin jarraituko dugu: Gasteizko eta inguruko euskaldunok geure burua jantzi, alor ezberdinetan eraginkorragoak izateko; jabetu, ahaldundu, eta ondorioz, jendartea eraldatu; euskararen normalizazioak eta biziberritzeak alor ezberdinetan behar dituen funtsezko gakoak adituengandik zuzenean ezagutu; euskararen soziolinguistika hobeto ezagutu eta horretan sakondu…

Ikasturte berriaren helburutzat dugu, era berean, antolatutako lau saioetan jasotakoa Gasteizko euskalgintza osatzen duten eragileentzat erabilgarri egitea. Hori kontuan hartuta diseinatu dugu programazioa: aldaketa-prozesu sozialak aztertu, eremu urbanoetan euskararen aldeko mugimenduak dituen bereizgarriak identifikatu, justizia sozialaren esparruari erreparatu, eta euskararen gaitasunaren eta kalitatearen auziaz aritu nahi dugu. Gasteizko euskaldunentzako eta euskalgintzan ari direnentzako jabetze eskola izan nahi du aurtengo edizioak.

> Eskolaren dinamizatzailea Manex Agirre Arriolabengoa izango da.

Laguntzaileak

Laguntzaileak

Xehetasunak

  • Data: Urriak 13
  • Ordua: 18:00
  • Ekitaldiaren Kategoria:
Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.