Ikusmen-masajea performance esperientzia
IKUSKIZUNA
*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.
12 urtetik aurrera
PUPA PUPITA PUPILA. IKUSMEN MASAJE BAT | Idoia Zabaletaren Pupa Pupita Pupila ikusmenaren inguruko esperientzia performatibo berezia da, pertsonaz pertsonako topaketa batean oinarritua. Antzokira iritsitakoan, ohatila batean etzateko gonbita jasoko duzu, eta, begiak itxita, ukimenaren, soinuaren eta gorputzaren bidezko bizipen batean murgilduko zara. Ikerketa artistiko luze baten emaitza da, gorputza hautemateko eta sentikortasuna lantzeko tresna gisa aztertzen duena. Gelditu, begiak itxi eta ikusmena beste modu batean bizitzeko gonbidapena.
FIAR FESTIBALA | Harremana sorkuntza artistikoaren erdigunean jartzen duen jaialdia da. Hemen, artea ez da amaitutako obra bat ikustea soilik: parte hartzea, besteekin konektatzea eta esperientziak partekatzea ere bada. Arte garaikidearen bidez, diziplinen arteko mugak lausotzen dituzten proposamenak eta elkartzeko nahiz hausnartzeko espazioak eskaintzen ditu. Konfiantza, elkar zaintza eta kolektibotasuna ditu ardatz, eta tokiko zein nazioarteko artista, proiektu eta eragileen arteko harremanak sustatzen ditu. FIAR komunitate baten parte izateko eta artea beste modu batean bizitzeko gonbidapena da.
Oharrak: