ZINEMA
*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.
Adina: +6 eta +9 urte
Sail ofiziala | [Edmunds Jansons / 2026 / Letonia, Polonia, Txekiar Errepublika / 70 min. / Euskaraz bikoztua]
Bederatzi urteko Elizabeth oihanean barrena abiatuko da desagertutako anaia txikiaren bila. Bidaian, izaki harrigarriak eta mundu misteriotsu bat ezagutuko ditu, animalia magiko bati laguntzen saiatzen den bitartean.
Filmaren taldekideen presentziarekin | [Elsa Oliarj-Inès / 2026 / Frantzia, Espainia / 71′ / Euskara, frantsesa]
Zortzi urtez haur talde bera filmatu ondoren, jolastokiko jolasak eta harremanak nola aldatzen diren erakusten du filmak. Haztearen, taldean norberaren lekua aurkitzearen eta besteen begiradapean garatzearen inguruko gogoeta.
—
GAZTEFILM FEST | GazteFilm haur eta gazteei zuzendutako zinema-jaialdia da, esperientzia artistiko eta hezitzaile kolektibo batean oinarritua. Partaideak ez dira ikusle hutsak izango: proiektuaren eragile aktiboak dira, eta haren fase guztietan parte hartzen dute, praktika soziokulturalaren bidez.
Beste urte batez, GazteFilm Fest IAK – Izaskun Arrue Kulturgunera itzuliko da, bi asteburutan zehar, haur eta gazteei zuzendutako zinema-proposamenekin.
Oharrak: