ZINEMA
*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.
Adina: +3, +9 eta +7
Larunbateko egitarauak haur eta gazteentzako animaziozko film luzeak eta film laburren bilduma proposatzen ditu. Mexikoko hizkuntza eta kultura indigenak ezagutzeko aukera ere izango da.
Erakusketa | [Karsten Kielerich – Stine Marie Buhl / 2026 / Danimarka / 83´ / Euskarara bikoiztua]
Perretxiko misteriotsu bat jan ondoren, Mumbo Jumbo erraldoi bihurtuko da eta ezin izango du amarekin bizi den etxean sartu. Lagunen laguntzarekin, Siberiarako bidaia abenturazale bati ekingo dio, sorgin baten bila. Adiskidetasunari eta identitateari buruzko istorio dibertigarri eta hunkigarria.
Erakusketa: Mexikoko fokua
Mexikoko hizkuntza indigenak eta haien unibertso sortzaileak ezagutzeko film laburren bilduma. Irudimenetik, transformaziotik eta izaki fantastikoetatik abiatutako bidaia.
Film laburrak:
EMME Y SUS DÍAS MUTANTES – Diego Acevedo / 2023 / Mexiko / 14’06’’ / Elkarrizketarik gabe
FONOS – Gabriela Baillo / 2021 / Mexiko / 09’02’’ / Elkarrizketarik gabe
LA PIÑATA – Verónica Ramírez / 2020 / Mexiko / 13’23’’ / Gaztelania
ILHUICATL NEXTLI – Angel Tomasis Briseño / 2025 / Mexiko / 07’43’’ / Nahuatlez, euskarazko azpitituluekin
VIDEOPOEMA NIÑAS DE COMACHUÉN – 2026 / Mexiko / 02’26’’ / Purépechaz, euskarazko azpitituluekin
MUTSK WUÄJXTË’ – 2026 / Mexiko / 06’16’’ / Mixez, euskarazko azpitituluekin
DOLORES – Cecilia Andalón Delgadillo / 2024 / Mexiko / 08’14’’/ Elkarrizketarik gabe
TEATRO MÁGICO – Sonia Sánchez / 2025 / Mexiko / 13’22’’ / Elkarrizketarik gabe
Sail ofiziala | [Louis Clichy / 2026 / Frantzia / 90′ / Frantsesa, gaztelaniazko eta euskarazko azpitituluekin]
Christophe 11 urteko mutikoak aitaren urratsak jarraitu nahi ditu familiaren etxaldean lanean. Kortse metaliko bat eraman beharrak egunerokoa zailduko dio, baina aldaketek pasio berriak eta adiskidetasun bereziak ezagutzeko aukera emango diote. Akuarela eta tinta gogorarazten dituen animazio zaindua, sentiberatasunez kontatutako hazkunde-istorioa.
Sail ofiziala | [Nathaniel Hlimi, Clémence Madeleine-Perdrillat / 2025 / Luxenburgo, Frantzia / 81′ / Euskarara bikoiztua]
Violette zortzi urteko neska umezurtza osaba Régisekin bizitzera joango da, Versaillesko jauregian lan egiten duen gizonarekin. Hasieran harremana zaila izango dute, baina denborarekin elkar ezagutzen eta elkarri ohitzen joango dira.
—
GAZTEFILM FEST | GazteFilm haur eta gazteei zuzendutako zinema-jaialdia da, esperientzia artistiko eta hezitzaile kolektibo batean oinarritua. Partaideak ez dira ikusle hutsak izango: proiektuaren eragile aktiboak dira, eta haren fase guztietan parte hartzen dute, praktika soziokulturalaren bidez.
Beste urte batez, GazteFilm Fest IAK – Izaskun Arrue Kulturgunera itzuliko da, bi asteburutan zehar, haur eta gazteei zuzendutako zinema-proposamenekin.
Oharrak: