Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

TXIKI ZINEMA | DINO FAMILIA

FAMILIA JARDUERA

2027ko Urtarrilak 5 | 12:00
IAK_Agenda_DinoFamilia

*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.

DINO FAMILIA |  Phil nerabea ez dago bere bizitzako unerik onenean. Ikaskideek iseka egiten diote, eta albaitari izan nahi du, baina Dino familiaren tradizioak paleontologoa izatea eskatzen du. Baina dena aldatuko da ustekabean Mesozoikora eramango duen atari bat irekitzen duenean. Orain, arriskuz betetako historiaurreko oihan batean bizitzen ikasi beharko du, eta dinosauro gosetien janari bihurtzea saihestu. Batez ere, aitarekin elkar ulertzeko modua aurkitu beharko du hondamendi bat saihesteko. Izan ere, Titanoboak, belaunaldiz belaunaldi Dino familia gorrotatzen duen historiaurreko suge erraldoiak, akabatu nahi ditu.

TXIKI ZINEMA | Izaskun Arrue Kulturguneak antolatutako Txiki-zinema zikloari esker, haurrek zinemaz gozatu ahal izango dute lagun eta senideen konpainian. Euskarazko filmak izango dira protagonista, eta irudimenaren munduan murgiltzeko aukera paregabea eskainiko die, bai haurrei bai helduei. Udazken eta neguko igande goizetan izango dira saioak, 12:00etan. Jarraitu Txiki-zinemako programazioa eta ez galdu abentura magiko hau!

Oharrak: 12 urtetik beherako haurrek heldu batekin etorri beharko dute. Heldu bakoitzak, gehienez, 4 haur lagundu ahal izango ditu. Pertsona orok, adina edozein dela ere, gonbidapena beharko du. Pelikulen adin-gomendioa informazio modura eskaintzen da, baina ez da adin-mugarik ezarriko sarrerarako.

Xehetasunak

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.