Neguko bertso abentura
KULTUR UDALEKUAK
*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.
ABENDUAK 28, 29, 30 eta 31 | 9:30-13:30
10 – 13 urte // LH5, LH6 eta DBH1
BERTSOLEKUAK | Neguko bertso abentura | Neguko oporraldian, euskaraz jolastu, sortu eta bertsoez gozatzeko aukera izango dugu! Lau egun hauetan, sormen-jolasak egingo ditugu, hitz eta doinuekin jolastu eta bat-bateko bertsoak sortuko ditugu. Bertsolarien bisita ere izango dugu, eta amaitzeko, familientzako bertso emanaldi txiki bat prestatuko dugu. Arabako Bertsozale Elkarteak dinamizatuko ditu udalekuak.
ARABAKO BERTSOZALE ELKARTEA | 1984ean sortu zen, Amaia Zentroan du egoitza soziala eta herrialdeko kulturgintza eta euskalgintzan kokatua dago, gure hirian eta herrialdean bertsolaritzaren geroratzea helburu duen irabazi asmorik gabeko kultur elkartea izanik.
Oharrak: