Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

A. ARANGUREN, M. AYLLÓN ETA X. FUCHS. Euskaldunentzako Jabetze Eskola

2025ko Maiatzak 7 | 18:00 - 20:00

Berrikuntzaren kultura kultura-proiektuetan | Ximun Fuchs (AXUT! Kolektiboa), Mikel Ayllón (Piszifaktoria-ideien laborategia) eta Amets Aranguren (Ibil Bedi musika taldeko kidea) euskal kulturan eragile eta sortzaileak izango dira Berrikuntzaren kultura kultura-proiektuetan saioaren mahai-inguruan parte hartuko duten gonbidatuak, Manex Agirre Arriolabengoa saio honetako eta eskola honetako dinamizatzailea izanik.

Euskaldunentzako Jabetze Eskola. Menpeko perpausa izateari uzteko langintzak | Euskal Herriko feministek aspaldi erakutsi ziguten bezala, beharrezkoak eta eraginkorrak dira Jabetze Feministarako Eskolak, ahalduntze eskolak alegia; eta han eta hemen, ingurumari ezberdinetan, barreiatuak daude, emakumeak feminismoan jabetzen eta mugimendu feminista bera ahalduntzen eta indartzen. Beraz, euskaldunek badute nora begiratu, eta nondik ikasi. Hausnarketa horietatik tiraka, Euskaldunentzako Jabetze Eskola bat martxan jarriko da Izaskun Arrue Kulturgunearen (IAK) programazioaren baitan Udako Euskal Unibertsitatearekin elkarlanean.

__________________

IZEN-EMATEA

__________________

Xehetasunak

  • Data: 2025ko Maiatzak 7
  • Ordua: 18:00 - 20:00
  • Ekitaldiaren Kategoria:
Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.