AGURAIN, ERRAIETATIK | Proiektuaren aurkezpena eta fanzine tailerra | Herri 1, 7 lagun, 10 galdera, 12 xurrumurru eta 156 komentarioetatik 5 fanzine sortu dituzte. Horiek zuekin elkarbanatzera etorri gara, gure pentsamenduak eta hautemateak, gure herriaren lagin bat azaleratuz. Lankidetza prozesu baten bidez sortutakoaren aurkezpena. Aguraingo gazte sortzaile batzuk, herriari buruz hausnartu eta eztabaidatu ondoren sortutako fanzineak. Bertan, egunerokotasuna, gertakari bereziak, ikuspuntu askotarikoak, fikzioa eta misterioa pilatzen dituzte.
TopAraba 2024 | Azaroaren 7an, arratsaldeko 19:00etan, TopAraba 2024ko irabazle atera zen proiektuaren aurkezpena izango dugu. TOPARABA deialdiaren helburua hasierako fasean dauden eta garapena behar duten sormen-proiektuak garatzeko baliabide ekonomiko, tekniko zein materialak eskaintzea izango da. Hortaz, 5.000 €-ko diru poltsa banatu da, Vital Fundazioaren laguntzaz eta TOPAelkartearekin elkarlanean.

