Gentzane Martinez de Osaba / 2023 / Euskal Herria / 85’
Arratia bailararen bihotzean, 13 gaztek Maurizia Aldeiturriagaren musikan oinarritutako musika-pieza bat sortuko dute. Maurizia, XX. mendearen hasieran euskal musika herrikoia goitik behera aldatu zuen panderojole ikonikoa izan zen. Musika tradizionaleko hiru adituk lagunduta eta
Mauriziaren eraginpean, gazte hauek sormen-prozesu paregabe batean murgilduko dira. Eta bertan, musikalki heldu eta beren ahotsa ezagutuko dute. AIRE! abentura musikala da, musikaren ahalmen eraldatzailea, naturaren edertasuna eta tradizioa erakusten dituena.
Proiekzio hau Aitzina Folk Jaialdiarekin elkarlanean burutuko da.