Sorkuntza eta Esperimentazioa Maitane Camposekin
Tailerra
*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.
__
Data: Maiatzak 9, 16, 23 eta 30
Ordua: 11:00 – 13:00
__
16 urtetik gorakoentzat
__
ARGAZKILARITZA TAILERRA |Digitala alde batera utzita, argazkigintzaren prozesu analogikoa ezagutuko dugu egun hauetan zehar. Argazkia zer den eta nola funtzionatzen duen ulertzetik abiatuko gara: kamera motak, 35mm eta 120 formatuak, ISO, diafragma eta obturazio-abiadura landuz. Argia neurtzen eta modu kontzientean erabiltzen ikasiko dugu, bakoitzak bere begirada propioa garatu dezan.
Argazkiak atera ondoren, prozesu osoa biziko dugu hasieratik amaierara: karretea kargatu eta errebelatu, negatiboak lehortu, eskaneatu eta edizio digitalean oinarrizko tresnak erabili. Irudia ez da klik batean bukatzen; argazkia eraikitzen den zerbait dela ulertuko dugu, teknika eta erabaki ezberdinen bitartez.
Azken saioan, perfekzioaren ideia zalantzan jarriko dugu. Transferra, collage-a eta eskaner bidezko esperimentazioarekin, egindako argazkiei buelta eman eta beste forma eta esanahi batzuk bilatuko ditugu. Tailer hau 16 urtetik gorako gazte eta helduentzat da, argazkigintzan hasi nahi dutenentzat zein beren sormena beste modu batean aktibatu nahi dutenentzat.
Maitane Campos | Eibarren jaio zen 2002ko martxoaren 20an. Txikitatik hasi zen artearen munduarekin, ikusten zuen guztiarekin esperimentatuz, pinturarekin hasi, musikarekin jarraitu eta argazkigintzara iritsiz. Bere ikasketak eta prestakuntzak ikus-entzunezkoekin batera joan dira beti, argazkigintzatik hasita eta zinema eskolan bukatuz. Eskuzko teknikekin eta analogikoan lan egiten du, horrela bere lanak itxura oso berezia hartzen du. Musika munduko bai azal eta bideoklipak sortzen ditu ,bere lanen artean Izaro, Olaia Inziarte, Merina Gris, Eñaut Elorrieta, Neomak moduko taldeak daude. Horretaz aparte proiektu pertsonaletan aritzen da edota antzerki obratako iruditegi osoa lantzen.
Oharrak: