DEIALDIA
BAGARE deialdiaren xedea da Arabako euskararen normalizazioan eta biziberritzean eragina izango duten estrategia kulturalak eraikitzen lagunduko duen ikerketa diruz laguntzea.
Arabako euskararen biziberritzearen egoera eta berezitasunak abiapuntu hartuta, deialdiak euskararen eta euskal kulturaren arloetan ikerketa sustatu nahi du. Horretarako, Euskal Herrian bizi, lan egin edo ikasten duten pertsonen ikerketak bilatuko dira.
Ikerketaren emaitzak etorkizun hurbilean euskal kulturak Araban izan ditzakeen sustapen-estrategia, aplikazio-metodologia, programa-proposamen edo begirada berritzaileetan gauzatu beharko dira.
Eskaerak 2026ko azaroaren 1era arte aurkeztu ahal izango dira. Hautatutako proiektuak 4.000 €-ko ordainsaria izango du eta ikerketa sei hilabeteko epean garatu beharko da.
*18 urtetik gora