ZURRUNBILO. Euskal arte eszeniko garaikideen jaialdia
__
Antuxuna | Antuxuna Nagore Etxabe Etxabe-ren bakarkako proiektua da. Musikari ipurtarin honek, talde ezberdinetan bateria, txalaparta zein baxua jotzen diharduenak, bakarkako bideari ekin dio euskal kultura eta teknologia uztartzeko gogoarekin.
Baninduaien kantatzera | “Baninduaien kantatzera” ikus-entzunezko emanaldia da, euskal kantutegi zaharraren birmoldaketa elektroniko eta guztiz digitala, zuzeneko musika, led argiak eta proiekzioak uztartzen dituena. Hots, “Folk teknologikoa”: estetika, egiteko modu eta sonoritate finko bat dituen “folklore instituzionalizatutik” haratago dagoen prosamena.
Zurrunbilo. Euskal arte eszeniko garaikideen jaialdia | Zurrunbilo euskarazko arte eszeniko garaikideen jaialdia da, Parasite Kolektiboak sustatua, Baratza Aretoaren laguntzarekin. 2013tik hainbat eragileekin (EHAZE, Oihaneder, EHU, TAE, etab.) elkarlanean aritu da jaialdia bere eskaintza eszenikoa bitartekaritzako eta prestakuntzako jarduera paraleloekin osatuz. Urtero aldatzen doa programa eta euskal arte eszenikoak Gasteizko publikoari hurbiltzeko helburuari erantzuten diote. Audientziekin lan egiteaz gain, jaialdi honen beste zutabe bat sareak sortzea da. Hau da, Arabako lurraldea eta Gipuzkoan eta Bizkaian lehendik dagoen euskal sorkuntza garaikidearen mugimenduaren arteko sareak sortzea, Iparraldea eta Nafarroakoez gain. Zurrunbilo udaberrian gertatu ohi da, apirila eta ekaina bitartean. 2025ean gainera, Zurrunbilo eta Baratza aretoa zabaldu berri den Izaskun Arrue Kulturgunearekin elkarlanean arituko dira. Lankidetza honen helburua indarrak batzea da euskarazko sorkuntza eszenikoa bultzatzeko eta Gasteizko bi espazioen artean publikoak hibridatzeko.
________________
________________
