7 urtetik gora
__
Basatiak | Borneon, oihan tropikalean kokatutako herrixka batean, bizi da Keria, eta orangutan kume bat aurkituko du aitak lan egiten duen olio-palmondoen landaketan. Natura biziki maite du eta basoa suntsitzearen aurka borrokatuko du, Selai izeneko bere lehengusuarekin batera. Abentura honi esker bere jatorriarekin konektatzeko aukera izango dute.
Txiki-zinema | Izaskun Arrue Kulturguneak antolatutako Txiki-zinema zikloari esker, haurrek zinemaz gozatu ahal izango dute lagun eta senideen konpainian. Euskarazko filmak izango dira protagonista, eta irudimenaren munduan murgiltzeko aukera paregabea eskainiko die, bai haurrei bai helduei. Udazken eta neguko igande goizetan izango dira saioak, 12:00etan. Jarraitu Txiki-zinemako programazioa eta ez galdu abentura magiko hau!
__
Oharrak: 12 urtetik beherako haurrek heldu batekin etorri beharko dute. Heldu bakoitzak, gehienez, 4 haur lagundu ahal izango ditu. Pertsona orok, adina edozein dela ere, gonbidapena beharko du. Pelikulen adin-gomendioa informazio modura eskaintzen da, baina ez da adin-mugarik ezarriko sarrerarako.
____________________
____________________
