Skip to main content

AGENDA

Loading Gertaera

« Egun Gertaera

BATERA. Kultur proiektuak elkarrekin

Irailak 27 - Azaroak 27

Batera

BATERA. Kultur proiektuak elkarrekin | Euskal Herrian bizi, ikasi edo lan egiten duen 16-30 urte bitarteko gazteei zuzendutako deialdia da eta gazteen artean euskaraz garatuko diren kultur proiektuei bultzada ematea du helburu. Edozein ideiak balioko du, euskarazko kultur sorkuntza elikatzeko izango bada: liburu edo disko bat argitaratu, jaialdi bat antolatu, App bat sortu, podcast bat martxan jarri, erakusketa bat egin, bideo-jolas bat garatu, euskarazko lelodun kamisetak egin, sare sozialetarako edukia sortu…

Ba al dago betidanik gauzatu nahi izan duzun proiekturik? Ze kultur proiektu egingo zenuke baliabideak izango bazenitu? Jasotako proposamenen artean epaimahaiak 3 proiektu aukeratuko ditu, eta gazte horiei, Itsulapikoa.eus plataformarekin elkarlanean crowdfunding kanpaina bat eta haren komunikazioa antolatzen lagunduko diete. Behin crowdfunding egitasmoa martxan izanik, antolatzaileek 2.000 €ko ekarpena egingo diote proposamen bakoitzari eta gazteek crowdfunding kanpainan, gutxienez beste 1.000€ lortu beharko dituzte beraien kabuz. Deialdi honetan kultur proiektu bat garatzeko lortu den zenbatekorik handiena 10.000€ izan dira!

Sustatuko diren hiru proiektuetatik, Laboral Kutxak Euskal Herriko proiektu bat lagunduko du, Vital Fundazioak Arabako proiektu bat lagunduko du eta Gauekoak Programak eta Izaskun Arrue Kulturguneak Gasteizko proiektua babestuko dute. Aurten deialdiaren 5. edizioa izango da, eta azken urteetan 10 kultur proiektu bideratu dira BATERA deialdiaren bitartez:

  1. Kauldi Iriondo, Gasteiz: Euskaldun berriak? (argazki erakusketa)
  2. Estibaliz Agirre, Gasteiz: Paperbizi (liburu ilustratua)
  3. Itziar Uriarte, Gasteiz: Bizimundua (ipuin-liburu multimedia)
  4. Irune Zabaleta, Gasteiz: Tinta, grafito artean: musak (olerki-liburu ilustratua)
  5. Sergio Azkarate, Irati Lekue, Itziar Hormilla, Nefer Olaizola eta Erlantz Mata, Gasteiz: Erroak (dokumentala)
  6. Maider Lasa, Gasteiz: Loa, loa, laguna (Sexu lo kanten inguruko ikuskizuna eta diskoa)
  7. Jone Arriola, Elgoibar: Larrugorritan (Telesaila)
  8. Eñaut Zubizarreta “Trigger”, Leintz-Gatzaga: Poliedro Vol. 1 (19 abestiz osatutako disko-liburua)
  9. Aritz Ibarra, Gasteiz: Gasteiz 1200. Defentsa amaigabea (eleberri grafikoa)
  10. Xup! Irazan antzerki gunea, Oñati: Beita (web saila)

 

Oinarriak HEMEN

Izen ematea HEMEN

Xehetasunak

Start:
Irailak 27
End:
Azaroak 27
Gertaera Kategoria: