Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

BERTSOA BIZI GAZTE

Sari Banaketa eta Bertso-rap Saioa

Maiatzak 28 | 18:00

Bideopodkast Sari Banaketa | Arabako Bertsozale Elkartearen eta Izaskun Arrue Kulturgunearen eskutik bertsolaritza tailerra jaso duten Gasteizko BHI institutuko gazteek sormenari eta ahotsari bide eman diote, haien bideopodkast propioa sortu eta lehiaketa berezi batean parte hartuz. Ideiak, hitza eta irudimena uztartuta, gazteek beren begiradatik kontatutako istorio eta gogoetak ekarri dizkigute.

Maiatzaren 28an podkast irabazlea iragarriko da, zuzeneko bertso eta rap saio batek giroa pizten duen bitartean. Parte-hartzaile guztientzat sorpresak izango dira, eta elkargune fresko, sortzaile eta eder batean ospatuko dugu gazteen lana eta talentua.

Bertsoa Bizi Gazte | 2016an Arabako Bertsozale Elkarteak abiarazi zuen egitasmoa da. Gazteen euskararen erabilera sustatzea du helburua.  Honetarako euskarazko sorkuntza da ardatz nagusia, baina musika, rapa edo ikus entzunezkoen arteko fusioa lantzea da oinarri nagusia. Egitasmoak bi eragin eremu nagusi ditu, bata, hezkuntza arautuan legoke kokatua. Bertan, Arabako institutuetan (dbh3-4 mailatan batez ere) lau ordutako  murgiltze saioak burutzen dituzte, ondoren euren ekoizpenak taularatzen dira bertso saio parte hartzaile baten bitartez.

Oharrak:

  • Jarduerak eserleku mugatuak izango ditu.
  • Eserlekuak ez dira zenbakidunak izango eta iritsiera-ordenaren arabera beteko dira.
  • Eserlekuak betetzean, gainerako ikusleek ikuskizuna zutik gozatu ahal izango dute.

Doako ekitaldia

Xehetasunak

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.