Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

BIZI SINTETIKOAK

Leire Vargas eta Jaime Nieto

Poesia eta musika elektronikoa

Maiatzak 24 | 19:00

*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 ERABILI DAITEKE.

__

BIZI SINTETIKOAK | Poesia eta musika elektronikoa elkarrizketan. 45 minutuan zehar, sintetizagailu-, gitarra- eta teklatu-soinuek emango diote giroa aretoari, eta emozio-paleta zabal bateko puntu batetik bestera eramango gaituzte. Haren gainetik agertuko da poesia, idazlearen ahotsean, emoziooi hitzak jarriz. Eta, nola ez, gorputzak: mahai atzean, ia lan mekanikoan ari dela sinetsiko genukeen musikariaren gorputza, eta, erdigunean, hain ikusezina eta urrunekoa izan ohi den idazlearena.

Leire Vargas (Durango, 2002) | idazlea eta itzultzailea da. Dena ametsa den irudipena poesia-liburua argitaratu zuen 2021an Irun Hiria Kutxa literatur saria irabazita, eta Bihotz-museo batekin eman zion jarraipena 2024an. Jendaurrean ere ibilitakoa da, besteak beste, eRRe bertso-emanaldian Aner Euzkitze, Oihana Arana eta Haizea Aranarekin batera. Mugimendu feministaren eta kuirraren parte da.

Jaime Nieto (Ondarroa, 1976) | Musikaria da. Baxua du lehenengo instrumentu, gitarra eta teklatuetan ere aritzen da, eta sintetizagailuak ditu gaur-gaurkoz interesgune nagusi. Musika irakasteaz gain, ia hiru hamarkada daramatza oholtzetan. Joseba Irazoki, Rafa Rueda, WAS, Atom Rhumba eta abarrekin batera lanak grabatu eta kontzertuak eman ditu; azken sei urteetan El Columpio Asesino taldearekin ibili da errepidean.

Oharrak:

  • Jarduerak eserleku mugatuak izango ditu.
  • Eserlekuak ez dira zenbakidunak izango eta iritsiera-ordenaren arabera beteko dira.
  • Eserlekuak betetzean, gainerako ikusleek ikuskizuna zutik gozatu ahal izango dute.

Xehetasunak