FAMILIA IKUSKIZUNA
*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.
XIRRIBIT | Euskelelea ipuin musikatuaren arrakastaren ondoren, Euskal Barrok Ensemblek Xirribit aurkezten du: Juan Kruz Igerabideren hitzek eta Irene Iruretaren ilustrazioek bizia emandako ipuin musikatu originala. Xirribit arrabita-iratxo magikoaren eta bere lagun Euskeleleren abenturek antzinako laminen mundura eramango gaituzte, non Euskal Barrok Ensembleko musikarien interpretazioek eta Maika Etxekoparren kontakizunak irudimena eta bihotza ukituko dituzten. Antzinako doinu herrikoi eta dantzagarrien bidez, musikaren botereak kantura gonbidatuko gaitu, barre eragin eta une hunkigarriak ere oparituz.
—
ARABAKO ANTZINAKO MUSIKAREN ASTEA | Nazioarteko erreferentziazko jaialdia da, aurten 44. edizioa ospatuko duena. Antzinako musika publiko guztiei hurbiltzea du helburu, kontzertuez gain, dantza eta kantu tailerrak, familia jarduerak, ibilaldi musikalak eta publikoaren parte-hartzea sustatzen duten ekimenak eskainiz. Arabako ondare historiko eta kulturaleko hainbat espaziotan egiten da, musika eta ondarea uztartuz. Gainera, irisgarritasunaren aldeko apustua egiten du, entzule berriak erakartzeko eta publikoari esperientzia musikal bereziak eskaintzeko.
Oharrak: