Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

INGUDEA | GARTXOT

KONTZERTUA

Irailak 18 | 20:30

 *JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 ERABILI DAITEKE.

__

Gitarraren soiltasuna eta artifiziorik gabeko ahotsa oinarri hartuta, Gartxotek bilaketa emozional zintzo bat egin du disko honetan, kantautore gisa. Lehen aldiz bere izena daraman 11 kantuko soinu-unibertsoa eraiki du, musika egiteko modu biluziago, zintzoago eta pertsonalago baten aldeko apustu garbia eginez.

Kontzertuetan, Garazi Esnaola lagun eta pianojolea du ondoan, diskoan jasotako kantuak beste ikuspegi eta dimentsio batean taularatuz.

_

INGUDEA SOINUAK ERREMENTARI KALETIK Errementari kalean, non aspaldi burdinolak sua eta hotsa zabaldu zituzten, orain beste su bat piztuko da: musika eta euskararena. Gure kulturgunean, kontzertuen bidez, doinu zahar eta berriek elkar topatuko dute.

Metalari forma ematen zitzaion bezala, musikak eta hitzak gure arima moldatzen dute oraindik ere. Zatoz eta sentitu nola tradizioak eta gaur eguneko sormenak bat egiten duten.

 – Ingudeak oraindik badu zer kolpatu. –

Oharrak:

  • Jarduerak eserleku mugatuak izango ditu.
  • Eserlekuak ez dira zenbakidunak izango eta iritsiera-ordenaren arabera beteko dira.
  • Eserlekuak betetzean, gainerako ikusleek ikuskizuna zutik gozatu ahal izango dute.

Xehetasunak