Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

BERTSOAK VERSUS. Bertsolaritza eta poesia

2025ko Maiatzak 12 | 18:30 - 19:30
IAK_agenda_BERTSOAK VERSUS

Parte-hartzaileak: Behe Banda (idazleak), Paula Amilburu Izargarai, Manex Agirre Arriolabengoa, Etxaun Otaño Zunkunegi eta Manu López Gaseni.

Euskaraldia | Kulturaldia | Euskaraldiaren helburua hizkuntza portaerak euskarara erakartzea da, eta horri begirako komunikazioa, prestakuntza eta, oro har, pedagogia sozialaren lanketa. Komunikazioa ardatz duen eginkizun horrek herritar euskaltzale askoren aktibazioa eskatzen du. Haiek dira hurbiltasunetik, eta kasu askotan, urteetako lanak ematen dien esperientziatik, haien herrikideengan iristeko eta ilusioa sortarazteko aukera gehien dutenak. Euskaraldiaren dinamika indartzeko helburuz Gasteizen Kulturaldia antolatuko da, Euskaraldiak barne hartzen duen euskarazko kultur-ekimenen eskaintza. Kulturaldia martxotik maiatzera antolatuko da. Auzoz auzo Euskaraldia Batzordeek antolatzen dituzten ekimenak eta Gasteiz mailan eragile desberdinek Euskaraldiaren baitan antolatzen dituztenak uztartu, eta elkarrekin eskaintza kultural anitz bat bultzatzea du helburu, eta bide batez, Euskaraldiaren parte hartzea sustatuko duen lan komunikatiboa egitea.

Poetak Maiatzean Hunkitu Arte Elkarteak Poetak Maiatzean/Poetak Maiatzean Nazioarteko Poesia Jaialdia antolatzen du 2012tik, Elisa Rueda poetak sortu eta zuzentzen du, poesiaren irakurketa, idazketa eta maitasuna zabaltzeko eta ilusioz beteriko gizarte-ehunaren arteko lotura sortzeko asmoz. Helburu horrekin, ahalegin handia egiten da poesia gizarte osora hurbiltzeko: gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonak, haurrak eta gazteak, adinekoak, merkatariak, ikasleak eta unibertsitarioak, besteak beste.

Arabako Bertsozale Elkartea | Arabako Bertsozale Elkartea irabazi asmorik gabeko elkartea da, zeinetan Arabako bertsozaleak batzen diren. Honen helburua bertsolaritza transmititzea eta euskararen normalkuntzan ekarpena egitean datza. Elkartea 1993. urtean sortu zen baina 1982. urtean hasi ziren antolatze lanak.

______________________

DOAN EDUKIERA BETE ARTE

______________________

__

 

 

Xehetasunak

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.