Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

Karkarkar: Probalekua. Euskara hutsean egindako umorezko bakarrizketa saioa

2025ko Maiatzak 16 | 20:30 - 21:30

*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2025 ERABILI DAITEKE.

__

Probalekua euskarazko umorezko bakarrizketen saioa da, non parte-hartzaileek hamar minutuko testuak aurkezteko aukera izango duten. Karkarkar euskara hutsean egiten den lehenengo mikrofono irekia da, eta komediagileen, ikus-entzuleen eta komedia zaleen topagunea izatea da bere helburu nagusia. Hiru Damatxoren eskutik sortutako ekimen honek Donostiako DOKA antzokian eman zituen lehenengo pausuak eta 2025ean Arabako ikusleen umore-sena neurtzera dator Gasteizera.

Euskaraldia | Kulturaldia | Euskaraldiaren helburua hizkuntza portaerak euskarara erakartzea da, eta horri begirako komunikazioa, prestakuntza eta, oro har, pedagogia sozialaren lanketa. Komunikazioa ardatz duen eginkizun horrek herritar euskaltzale askoren aktibazioa eskatzen du. Haiek dira hurbiltasunetik, eta kasu askotan, urteetako lanak ematen dien esperientziatik, haien herrikideengan iristeko eta ilusioa sortarazteko aukera gehien dutenak. Euskaraldiaren dinamika indartzeko helburuz Gasteizen Kulturaldia antolatuko da, Euskaraldiak barne hartzen duen euskarazko kultur-ekimenen eskaintza. Kulturaldia martxotik maiatzera antolatuko da. Auzoz auzo Euskaraldia Batzordeek antolatzen dituzten ekimenak eta Gasteiz mailan eragile desberdinek Euskaraldiaren baitan antolatzen dituztenak uztartu, eta elkarrekin eskaintza kultural anitz bat bultzatzea du helburu, eta bide batez, Euskaraldiaren parte hartzea sustatuko duen lan komunikatiboa egitea.

_________________

SARRERAK EROSI

_________________

Xehetasunak

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.