*Batbatean jaialdiarekin elkarlanean
IKUSKIZUNA
*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 ERABILI DAITEKE.
__
PUNPAIREZ. Asko pentsatu gabe, freskotasunetik jotzen duen ikuskizuna. Pilota munduan erabiltzen den hitz hau Euskal Herriko lehen zuzeneko Late Night Show-aren izena ere bada. Gaueko ikuskizun bizi, arin eta trebea: umorea, musika, bakarrizketak eta elkarrizketak, dena nahasian eta bapatean, publiko aurrean eta zuzenean.
Lau kidek osatzen dute taldea: June Gabarainek musikaren gidaria izango da, Maria Blanco aurkezlea, Xabin Fernandez bazterrak nahastuko ditu jende artean, eta Antonio Iriarte zuzendariak berak ere parte hartzen du, pertsonaia desberdinen karikaturizazioaren bidez.
Euskal Herriko hainbat txoko bisitatu eta gero, Gasteizko ikuskizuna berezia eta desberdina izango da. Bere lehen edizioa ospatu behar duen BATBATEAN jaialdiarekin elkarlanean izango da. Festibalaren eskutik, maiatzaren 15 eta 16an bertan joko duen euskal talde bat izango dugu gonbidatu gisa oholtzan.
Eta ikuskizuna gozatzeaz gain, IAK-ra hurbiltzen direnek BATBATEAN festibalaren lehen ediziorako zozketatuko diren abonuetako bat lortu ahal izango dute. Gau borobila izan daiteke!
Oharrak: