Familia jarduera
*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.
__
7 urtetik gorakoentzat
__
Deep Sea. Sakontasunera bidaia bat | Shenxiu, txikitan amak bakarrik utzi zuen neskatoa, itsas bidaian joaten da familiarekin oporretan. Gau batean, itsasotik etorritako dei bati jarraituz, itsaspeko zahar batean dagoen jatetxe dotore batean amaitzen du. Neskatoak ez du susmatzen horrek guztiak amarekin zerikusirik duenik._
Txiki-Zinema | Izaskun Arrue Kulturguneak antolatutako Txiki-zinema zikloari esker, haurrek zinemaz gozatu ahal izango dute lagun eta senideen konpainian. Euskarazko filmak izango dira protagonista, eta irudimenaren munduan murgiltzeko aukera paregabea eskainiko die, bai haurrei bai helduei. Udazken eta neguko igande goizetan izango dira saioak, 12:00etan. Jarraitu Txiki-zinemako programazioa eta ez galdu abentura magiko hau!
Oharrak: 12 urtetik beherako haurrek heldu batekin etorri beharko dute. Heldu bakoitzak, gehienez, 4 haur lagundu ahal izango ditu. Pertsona orok, adina edozein dela ere, gonbidapena beharko du. Pelikulen adin-gomendioa informazio modura eskaintzen da, baina ez da adin-mugarik ezarriko sarrerarako.