Umeentzako kultur-egonaldia
7-9 urte
__
Data: APIRILAREN 7, 8, 9 eta 10ean
Ordua: 9:30-13:30
__
EURILEKUAK | Umeentzako kultur-egonaldia | 7-9 urte | Geu Elkartea-rekin elkarlanean, apirileko oporraldian zehar, 7 eta 9 urte arteko umeei zuzendutako Eurilekuak antolatu ditugu. Eurilekuak apirilaren 7, 8, 9 eta 10ean goizeko 9:30etatik 13:30ak arte izango dira IAKn (Errementari kalea, 30).
Lau egun hauetan zehar euskaraz gozatzeko eta kulturaz bustitzeko aukera izango dugu, harreman berriak eraikiko ditugu eta jolasaren bidez, kultura eta sormena lehen eskutik ezagutuko ditugu. Animatu zaitez Gasteizko euskararen etxeko lehenengo Eurilekuen parte izatera!
Eurilekuetako plazak izen-ematearen ordenean gordeko dira, oporretan euskaraz sortu, ikasi, ikertu eta lagunak egin ditzazuen!
Oharrak: Jarduera honetan adingabe/gazteek baino ez dute parte hartuko. Helduek Izaskun Arrue Kulturgunearen (IAK) sarrera nagusira eraman ahal izango dituzte.