Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

EUSKAL ZINEMA ZIKLOA | Lurdes Iriondo, Ez gera alferrik pasako

Inge Mendioroz eta Idoia Garzes

ZINEMA

Abenduak 15 | 19:00
EuskalZinemaZikloa_IAK_Agenda2026

*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.

__

LURDES IRIONDO, EZ GERA ALFERRIK PASAKO | Garai bateko zuri-beltzezko argazkietan izoztua gelditu den abeslari gaztea. Kapsulatua. Enkuadre baten barruan harrapatua, haren ahotsa diskoetan bezala. Ahaztuta, nonbait, ikuspuntua hautatu egiten dela. Ahaztuta, abeslaria izateaz gain, euskal kulturaren transmisioan ezinbesteko erreferentea ere badela Lurdes Iriondo. Transmisioarentzat haurrak ezinbesteko zirela ulertu zuen eta haientzat idatzi zituen liburuak eta antzerkiak.

INGE MENDIOROZ | 2016tik BEHIRADA izenpean lan egiten du, kamerari eta editore gisa. Diseinu Grafikoko eta ilustratzaile ikasketak ditu, eta GAZTEZULO aldizkarian maketatzaile aritu zen. Muntaketa eta postprodukzio masterra egin ondoren, hainbat filmetan lan egin du, hala nola “Handia” (2017) eta “Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa” (2019). 2021ean “Pioneras” film luze dokumentala zuzendu zuen. Hainbat agentzia, instituzio eta ekoiztetxerekin lan egin du, eta 2022an IHITTEN elkartearen sortzaileetako bat izan zen, Lasarte-Oriako emakumeen ikus-entzunezko taldea.

IDOIA GARZES | Kazetaria, idazlea eta gidoilaria da. Literaturan zein ikus-entzunezkoen arloan ibilbide oparoa egin du, memoria historikoa, emakumeen ahotsa eta euskal kultura ardatz dituzten lanak sortuz. Hainbat eleberri eta haur eta gazte literaturako libururen egilea da, eta azken urteotan dokumentalgintzan ere nabarmendu da. Inge Mendiorozekin batera “Lurdes Iriondo, Ez gera alferrik pasako” dokumentalaren gidoia idatzi du, Lurdes Iriondoren bizitza eta ondarea berreskuratzen dituen lana.

Oharrak:

  • Jarduerak eserleku mugatuak izango ditu.
  • Eserlekuak ez dira zenbakidunak izango eta iritsiera-ordenaren arabera beteko dira.

Xehetasunak

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.