Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

FIKZIO FABRIKA ETA BADALAB. Kutxaz kanpo. Hemen pentsatzeari jolastu esaten zaio

2024ko Urriak 11 | 17:30 - 20:30
IAK_agenda_kutxaz kanpo

Kutxaz kanpo programaren aurkezpen honetan mahai, karta eta rol joko ezberdinen inguruko aurkezpena, jolasa eta hausnarketa bideratuko dira. 3 orduko iraupena izango duen saio ludikoa egingo dugu, adin guztiei eta euskara maila guztientzat zabalik egongo den jardueran. Honetan, Kutxaz kanpo programa, Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategia eta Fikzio Fabrika kolektiboaren artean antolatutako pentsamendu eta hausnarketa bide berriak sustatzeko marko ludiko eta esperientziala da.

Euskararen etorkizunak eta euskal gizartearen erronka eta beharrez aldez aurretik ezarritako marko eta mugetatik haratago hitz egin, irakurri, entzun eta eztabaidatzeko hilabeteroko espazio berria izango da. Mahai, karta eta rol jokoek bestelako ikuspegi, prozesu eta dinamika batzuetan murgildu eta hausnarketarako baliabide garrantzitsuak eskaintzen dizkigute, beste batzuen larruan, beste egoera batzuetan, bestelako logiken baitan jarduteko. Proiektuak ludikotasuna hausnarketa kolektiboaren zerbitzura jartzea proposatzen du, kontzeptu, ideia edo erronka zehatzen gainean saioak antolatzeko.

 

*Doan edukiera bete arte.

 

Xehetasunak

  • Data: 2024ko Urriak 11
  • Ordua: 17:30 - 20:30
  • Ekitaldiaren Kategoria:
Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.