Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

MIRENE BEGIRISTAIN. Zer jan hura izan? Elikadura burujabetza eta agroekologiaren bidea

2024ko Urriak 2 | 19:00 - 20:30
agenda_UDAZKENA

Zer jan hura izan? Elikadura Burujabetza eta Agroekologiaren bidea.

Gero eta interes handiagoa dugu ahora eramaten dugunarekiko. Ugari dira elikagaiak hizpide dituzten ikus-entzunezkoak, edo inoiz baino maizago ikusi ditugu azken hilabeteetan traktoreak asfaltoan. Hala ere, elikadura sistema bere osotasunean hartzen badugu, eztabaida asko mahaigaineratzen dira, eta inplikazio sozioekonomiko, ekologiko, kultural eta politiko anitz daude: zer harreman du jaten dugunak leihotik ikusten dugun paisaiarekin? Zergatik falta da erreleboa lehen sektorean? Zer proposamen dugu herri gisa? Hizketaldi honetan elikadura sistemari begiratuko diogu, eta EHan ere dituen inplikazioak aintzat hartuz, Elikadura Burujabetza eraikitzea zer den eta agroekologiaren bidea nola lantzen dugun jorratuko dugu.

Mirene Begiristain Zubillaga. UPV/EHUko ikertzailea eta mugimendu agroekologikoko kidea.

Getarian (Gipuzkoa) bizi den Andoaindarra da. Ekonomian doktorea da, eta 1998az geroztik Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), Ekonomia eta Enpresa Fakultatean, irakasle eta ikertzailea da. EHUko GEZKI institutuko kidea da, eta bertako Ekonomia Sozial eta Solidarioko Masterreko irakaslea ere bada. Bere ikerketa-lerro nagusia elikadura eta nekazaritza sistemen azterketan kokatzen da, krisi ekosozialaren testuinguruan eta ikuspegi agroekologiko eta ekofeministatik. Ondorioz, tokiko zein nazioarteko hainbat ikerketa-proiektu, argitalpen eta topagunetan parte hartu du. Ikerketa-ekintzatik eta modu parte-hartzailean jorratuz, zenbait eragile eta sare sozial eta agroekologikoekin lan egin du, bereziki Gipuzkoako Biolur elkartean. Ekoizpen-proiektu desberdinetan parte hartu izan du, eta gaur egun Garatemendi (Getaria) nekazaritza-proiektu kolektiboko kidea da.

*Doan edukiera bete arte.

Xehetasunak

  • Data: 2024ko Urriak 2
  • Ordua: 19:00 - 20:30
  • Ekitaldiaren Kategoria:
Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.