Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

FILMAZPIT. Gaza mon amour

2025ko Martxoak 18 | 19:00 - 20:00
IAK_agenda_Gaza

Tarzan Nasser, Arab Nasser/ 2020 / Frantzia-Alemania-Portugal-Palestina-Qatar / 87 min /

Gaza mon amour

Gaza, egungo garaia. Issa (Salim Daw) 60 urteko arrantzalea da, Siham (Hiam Abass), bertako merkatuan jostun gisa lan egiten duen emakumearekin ezkutuan maiteminduta dagoena. Bere maitasuna aitortu nahi dionean, Apolo Jainkoaren antzinako estatua greko bat aurkitzen du bere arrantza-sare batean, eta ezkutuan eramaten du etxera. Ez du susmatzen altxor baliotsu hori aurkitzerakoan, bere bizitza hainbeste zailduko dela, non bere asmo guztiak arriskuan jarriko dituen. Azkenean lortuko ote du Sihami maitasuna adieraztea?

Filmazpit

Filmazpit, Zineuskadik finantzatutako programa bat da, euskarazko azpitituluak dituen zinema sustatzeko helburua duena Donostiako Nazioarteko Zinemaldia eta Euskal Filmotekaren laguntza ere badu. Programak Euskadiko zinemaldietan nahiz kanpokoetan proiektatzen diren filmak aukeratzen ditu, horien emanaldi-eskubideak eskuratzeko eta euskarara azpititulatzeko.

*Doan edukiera bete arte.

Xehetasunak

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.