Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

FORMOL LABORATEGIA ETA SUSA ARGITALETXEA. Heriotzak Eduardo du izena

2025ko Otsailak 26 | 19:30 - 21:00
IAK_agenda_Formol

*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2025 ERABILI DAITEKE.

Formol Laborategiak eta Susa Argitaletxeak Heriotzak Eduardo du izena  poesia ez-errezitaldia aurkezten dute. Mundu Poesia Kaierak poesia liburu bildumak 10 urte betetzen dituen honetan, Susako lagunek bizirik dauden poetak hil nahi zituztela esan zieten Formoldarrei. Haiek metaforikoki esan omen zuten, baina Formolekoek lana serio hartu dute…

Heriotzak Eduardo du izena esperimentu bat da, soinu instalazioa, performancea eta antzerkia uztartuko dituena, fisikoa eta birtuala denaren arteko mugak esploratuz eta publikoa eta eszenatokiaren arteko barrera tradizionalak ezabatuz. MPK jolas eszeniko bilakatu da. Poemek gai unibertsal eta sakonak lantzen dituzte, hala nola, bizitza eta heriotza, eztanda eta bakea, gelditasuna eta bibrazioa edota isiltasuna eta kantua bezalako dualidadeak. Horiek proposamen dramaturgiko bilakatu dira, bizipen sensorial bat eragiteko paisaia (edo pantaia) bat marraztuko da oholtzan, bideojoko batean bezala.

 

SARRERAK EROSI

*Sarrera salmenta jarduera hasi baino ordu batzuk lehenago itxiko da, sarrerak erosi nahi izanez gero aurrez aurreko salmenta egingo da kulturgunean ordubete lehenagotik (betiere, sarrera guztiak agortu ez badira).

Xehetasunak

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.