Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

HABILITAS CREATIVE PLAY. Robotika tailerra

2025ko Apirilak 22 - 2025ko Apirilak 25

Apirilak 22, 23, 24 eta 25

6-8 urte

__

Lau saioko ikastaro honetan robotikaren munduan murgildu ez ezik, robotika sortuko dute. Hasierako bi saioetatik Lego-ko WeDo robota muntatu eta programatuko dugu hain zuzen. Bigarren saioan, Beebot robota erabiliko dugu TILKeko tapeteekin erronka bat burutzeko eta laugarren saioan Lego-ko Story Starter materialarekin istorio bat muntatuko dugu eta Lego Pelikula bat (Stop Motion) egingo dugu. Haur eta nerabeen orainaldian txertatu eta etorkizunerako tresnak eskaini nahi ditu, robotikaren sekretu izkutuak euskaraz ezagutu eta talde-lana sustatuz, zure proiektu propioak egiteko gai zarela ikusi dezazun!

Habilitas Creative Play | Habilitas Creative Play 2013an sortu zen Habilitas Hezkuntza izena zuela, eta ikastetxeetan robotika hezitzaileari buruzko eskolaz kanpoko ekintza irakastea zuen helburu. Aurreneko urteetan, Lego Education materialarekin soilik egiten genuen lan, lan-metodologia horretan trebatuta geundelako. Baina, pixkanaka, beste robot eta material batzuk ere erabili genituen. Laster hasi ginen zenbait eduki pedagogiko osagarri sortzen, lehenik eta behin gure ekintzetan erabiltzeko soilik, baina ondoren baita curriculum arloan  sartzeko ere. Aipatutako edukiek TILK marka dute eta, egun, 200 ikastetxetan baino gehiagotan erabiltzen dituzte.

_________________

IZEN-EMATEA

_________________

__

*Jarduera honetan umeek/gazteek bakarrik hartuko dute parte. Guraso edo laguntzaileek Izaskun Arrue Kultruguneko (IAK) ate nagusira lagundu ahalko dituzte umeak/gazteak.

Udaberrian Jai_2025

 

Xehetasunak

  • Hasiera: 2025ko Apirilak 22
  • Amaiera: 2025ko Apirilak 25
  • Ekitaldiaren Kategoria:
Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.