Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

HALA BEDI SESSIONS IAKn | Lohi Ensemble

Kontzertua

Apirilak 20 | 19:00

HALA BEDI SESSIONS IAKn | Hala Bedi Sessions zuzeneko musika saioak dira, oraingoan IAK Kulturgunean grabatuko direnak, Hala Bedi Irratia-rekin elkarlanean. Proiektu honen helburua artista eta talde ezberdinak elkartzea da, formatu intimoko emanaldi laburren bidez, kalitatezko grabazio batean eta giro berezian. Saio hauek, streaming plataformen bidez zabaltzen dira publiko zabalago batengana iristeko.

Saioak edukiera mugatua izango du, eta izena emateko inprimakia bete beharko da.

LOHI ENSEMBLE | Lokatza gizakiak historian zehar erabili duen material zaharrenetako bat da, eraikuntzan, artisautzan eta erabilera terapeutikoetan. Ideia horretatik abiatuta sortu da Lohi Ensemble, inprobisazioan eta elkarrizketan oinarritutako proiektua, sonoritate berriak esploratzeko helburuarekin. Elektronika, instrumentu akustikoak eta elektroakustikoak uztartzen ditu, estilo eta formatu ireki batean, kolaborazio eta esperimentaziorako prest.

Proiektuaren izaera dinamikoak saio bakoitza esperientzia bakarra bihurtzen du. Azkenean, gonbidapena argia da: lokatzetan sartu, lasaitu eta utzi eramaten.

Oharrak:

  • Jarduerak eserleku mugatuak izango ditu
  • Ikuskizunaz gozatzeko aukera izen ematearen bidez egingo da

Laguntzaileak

Laguntzaileak

Xehetasunak

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.